Urtero legez, Argazki Rallya egingo da Olarro Egunean
Egunean bertan 8:30 etatik 9:30ak bitartean eman beharko da izena Turismo bulegoan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko.
IZEN EMATEA ETA PARTAIDETZA:Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute.
Izen ematea Turismo bulegoan egingo da irailaren 14an goizeko 8:30etik 9:30era. Izena ematean ordaindu beharrekoa: helduak 5 euro eta 16 urte baino gutxiago duten gazteek doan. Hauentzako oparitxo bat egongo da.
ARGAZKIAK DESKARGATZEA:Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan.
Lehenengo argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.
GAIAK ETA KOKAPENA:Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoriaren txartela hutsik egongo da rally hasieran.
ARGAZKIEN AURKEZPENA:Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du, deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.
Argazkiak aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da
olarrueguna2013@gmail.com helbidera Irailaren 21a baino lehenago. Bertan parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izena zehaztuko dira.
ERABAKIA ETA SARI BANAKETA:Erabakia ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du.
Sari banaketa publikoki egingo da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira.
Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren, irabazleek edo haien ordezkariek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko.
SARIAK:Helduentzako:
Lehenengo bildumarentzat: 150 € eta garaikurra
Bigarren bildumarentzat: 120 €
Hirugarren bildumarentzat: 90 €
Lehena sailkatzen den herritarrarentzat: 60 €
OHARRAK:- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea esan nahi du.
- Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere egilearen izena aipatuz
- Antolatzaileak hartuko dituzte oinarri hauetan aipatzen ez den edozein gai edo arazoei buruzko erabakiak
- Parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.
- Ez dira onartuko ebakinak, ukituak edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak ere.
'HERRIZ-HERRI' RALLY TXAPELKETA:Parte-hartzaile guztiek 'Herriz-herri' lehiaketarako baliagarria izango den puntuazioa jasoko dute.
Hauek dira parte hartzen duten herriak: Soraluze, Eibar, Legazpi, Zumaia, Zarautz, Donostia eta Azpeitia.
Bueno, pues lomas importante ya lo sabemos: de 8:30 a 9:30 en la oficina de turismo (vaya madrugón)
Yo, salvo que caigan chuzos de punta, tengo pensado ir.