Barakaldo beti zikin eta kutsatuta ezagutu dugu, baina lantegiak desagertarazi zituztenetik gauzak aldatuz doaz itsasadarrean aspaldidanik desagertuta zeuden arrain eta txoriak ari dira bueltatzen adibidez.
Beno, batzuentzat behintzat, desindustrializazioa ez da hondamendia izan.
Orkonerako etxeak Barakaldoko aintzin industrialaren hondarrak dira. Gutxi barru behera bota behar dituzte eta larunbat goiz galdu bat aprobetxatu dut argazki hauek ateratzeko.
Inoiz ez zait gehiegi gustatu erretatuak egitea baina azken aldi honetan gero eta gehiago nabil egiten.
Hona hemen pixkanaka pixkanaka osotzen joango naizen galeria bat.
Gaur goizean animalien erakusketa batean egon naiz, izugarri deitu dit arreta zeuzkaten begirada goibelak eta jarrera pasota. Nire ustez animaliek haien ingurunean egon behar dute eta, nahiz eta oso ondo zainduta egon, gure etxeak ez dira haien ingurunea.
Basabereak etxean dituztenak ez dira animaliazaleak, kontrakoa baizik.