Dado que Igerrak es una comunidad Euskaldun de Instagram, toda la información se dará en euskera y la presentación de las fotografías se hará a través de Instagram.
Aurtengo egoera dela eta, hoberena gure urteko topaketa bertan behera uste dela pentsatu dugu. Baina ezin gara geldi geratu eta topaketa birtual bat egitea burutu zaigu.
NOLA? Rally baten bitartez!! NOIZ? Maiatzaren 23an.
NON? 0,5 fasean gaudenez, zure etxean edo herrialdean.
NORK? Instagram profila irekia, euskara eta argazkigintza maite duen edonork parte har dezake.
IZENA EMATEKO?
http://www.labur.eus/ArgazkiRallya estekan izena eman beharko da maiatzaren 23a baino lehen.
GAIAK: lehiaketaren egunean bertan, goizeko 9:00-retan eta Stories bidez jakitera emango ditugu 4 gaiak eta bakoitzari dagokion traola.
SARIAK: Aurtengoan ere Laboral Kutxa dugu babesle bezala. Rallyaren emaitza maiatzaren 30an argitaratuko da, eta saria helarazteko irabazleekin kontaktuan jarriko gara.
1. Saria: bilduma onenarentzako 200€.
2-5. Sariak: gai bakoitzeko argazkirik onena: 75€
Izena ematerakoan izango dituzue lehiaketaren oinarrien inguruko informazio guztia, baina Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan edo gure instagram profila bisitatu.
ANIMATU ZAITEZTE!