Saiatuko gara aurten berriro ala??
-------
XXVIII – ZARAUZKO ARGAZKI RALLYA ANTOLATZAILEA: Zarauzko Argazkizale Elkartea.
EGUNA: 2009ko apirilaren 26a.
MODALITATEA: Argazki DIGITALA. Kalitate goreneko JPG formatoan. Rally hasieran memoria txartelak hutsik egon behar du.
GAIAK: Rallya hasi aurretik zehaztuko dira.
IBILBIDEA: Zarautz-Zumaia-Getaria-Zarautz.
IZEN-EMATEA: Zarauzko Argazkizale Elkartearen egoitzan, hau da, Zumalakarregi 16, 2., goizeko 9tatik 10ak arte. Izen-emate prezioa 5,00 €.
Partaide bakoitzak gehienez 50 argazki atera ditzake, lehen argazki-kontroletik hasita. Rallyaren amaieran PC batetan deskargatuko dira argazkiak.
AUKERAKETA: Partaide bakoitzak gai bakoitzari buruz argazki bana aukeratuko du eta e-mail bidez 2009/05/3 baino lehenago
zarauzkoargazkizalea@kzgunea.net-era bidali beharko du, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzeko argazkiaren zenbakia adieraziz.
SARIAK:
1. 150,00€ eta “Andra Mari Erregina” trofeoa.
2. 120,00€ eta trofeoa.
3. 90,00€ eta trofeoa.
Saria Rallyaren argazki ederrenarentzat 60,00€
¤ ¤ ¤ ¤ ¤
OHARRAK:
Saritutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira. Hauek argitaratzeko eskubidea edukiko dute, beti ere egilearen izena agerian jarriko delarik.
Rally honetan izena eman eta parte hartzeak, oinarriak guztiz onartzea esan nahi du eta hauetan zehaztu gabeko edozein gorabehera gertatuko balitz Batzorde Antolatzaileak bideratuko du.
XXVIII–RALLY FOTOGRAFICO DE ZARAUTZ ORGANIZA: Zarauzko Argazkizale Elkartea.
FECHA: 26 de Abril de 2009.
MODALIDAD: Fotografía DIGITAL. En formato JPG máxima calidad. Al comienzo del Rally la tarjeta tendrá que estar vacía.
TEMAS: Se darán a conocer al comienzo del Rally.
RECORRIDO: Zarautz-Zumaia-Getaria-Zarautz.
INSCRIPCIÓN: En la sede de Zarauzko Argazkizale Elkartea, c/. Zumalakarregi 16, 2º, de 9 a 10 de la mañana. Precio de la inscripción 5,00€.
Cada participante podrá tomar un máximo de 50 fotos a partir de la primera foto control. A la finalización del Rally se descargarán a un PC.
SELECCIÓN: Cada concursante elegirá una foto de cada tema y lo comunicará vía e-mail a
zarauzkoargazkizalea@kzgunea.net antes del 3/05/2009 indicando el número de participante y número de fotografía seleccionada para cada tema.
PREMIOS:
1. 150,00€ y trofeo “Santa Maria la Real”
2. 120,00€ y trofeo.
3. 90,00€ y trofeo.
Premio a la mejor foto del Rally 60,00€
¤ ¤ ¤ ¤ ¤
OBSERVACIONES:
Las fotografías premiadas quedaran en poder de la organización, quien se reserva el derecho de publicarlas haciendo constar el nombre de su autor.
El hecho de tomar parte en este Rally, implica la total aceptación de las bases y cualquier circunstancia que pueda surgir, no prevista en las mismas, será resuelta por la Comisión Organizadora.